Theo Croker "Escape Velocity"

Tronpeta jole, konpositorea eta arreglista den Theo Croker, musikari abenturazalea daukagu.
Foto de artista

Theo Croker "Escape Velocity"

  • Theo Croker, trompeta
  • Femi Temowo, guitarra
  • Jonathan Idiagbonya, piano
  • Rick James, bajo
  • Dexter Hercules, batería

Tronpeta jole, konpositorea eta arreglista den Theo Croker, musikari abenturazalea daukagu, estandarrak, post-bob swingeatzen edo jazz groove elektriko jotzerakoan eroso sentitzen dena.

Leesburg-en, Florida, jaiota, Doc Cheatham tronpeta jole famatuaren biloba da. Bere aitonari entzuten tronpeta jotzen hasi zen hamaika urteekin eta, ondoren, Jacksonville-ko Douglas Anderson School of Arts izena eman zuen.

2003 eta 2007 bitartean, OBerlin College musika eskolan aritu zen. Garai horretan Presser Music Foundation-en saria irabazi zuen eta, horren esker, bere lehen albuma, Fundamentals, 2006an argitaratzea lortu zuen. Oberlinen graduatu ostean, Txinara bidaiatu zen, Shangaiko House of Blues musikari residentea bihurtuz. 2009, Cheatham omenaldi bezala bere bigarren lana bukatu zuen, In the Tradition. 2013an, Estatu Batuetara bueltatzen da eta hurrengo urtean, bere hirugarren lana argia ikusten du, Afro Physicist, Dee Dee Bridgewater-ek produziturik.