Konexioa · Hasier Oleaga Trío + Jorge Rossy

Hasier Oleaga azken urtetako euskal gazte musikari aktiboen artean dago. Jorge Rossy Estatuko jazz musikari nazioartekoena da.
Foto de artista

Konexioa · Hasier Oleaga Trío + Jorge Rossy

  • Julen Izarra, saxo tenorea
  • Jorge Abadía, gitarra
  • Hasier Oleaga, bateia
  • Jorge Rossy, bibrafonoa

Hasier Oleaga azken urtetako euskal gazte musikari aktiboen artean dago. Bere gaztetasunaren arren, jo duen edo diskoak grabatu dituen taldeen zerrenda sakona egitea ez da erreza. Jazzaren eremuan, bere izena Nevermind Trio, The Heckeler, RS Factor, Kase-O Two Quartets Experience, Santa Pau 44 Quartet, Miguel Salvador Project edo Iñaki Salvador Trío-arekin lotuta aurkitu dezakegu.

Jorge Rossy Estatuko jazz musikari nazioartekoena da. 1982 eta 1989 bitartean, Tete Montoliu, Carles Benavent, Perico Sambeat edo Chano Dominguez-ekin jotzen edo grabatzen du. Gero Bostonera doa tronpeta ikasteko, baina laster musikari askok aukeratutako bateria-jolean bihurtzen da. Beste batzuen artean, Joshua Redman, Bill McHenry eta Bruce Barth jo du. 1995an, Brad Mehldau-en hirukotean igotzen da, hamarkada oso bat bertan jotzen. 2000an Bartzelonara bueltatzen da. Jordi Matas Quintet eta Joe Smith Septet-arekin azken 10 urte hauetan jotzen eta grabatzen egon da. 2006an, lider bezala bere lehen diskoa grabatzen du: Wicca. Baita, bateria jotzen jarraitu du batzuetan eta gaurko panoramako jazz musikari onenekiko proiektu desberdinetan parte hartu du.