Musika ikasten ari diren haurrak
Azken bi urteetako arrakasta ikusita, VIII. Jazz Mintegi honen barruan, berriro ere, kontserbatorioetan edo musika eskoletan ikasten duten 12 urtetik gorako haurrentzako ikastaro bat egingo da New Yorkeko Juilliard Schoolekin, “Jazza ezagutzen” izenburuarekin. Bertan ondoko ikasgai hauek emango dira:
Irakasleak:
Aaron Diehl,
Jerome Jennings,
Philip Kuehn
Ordutegia: 10:30-13:30
Mintegi honetan kontserbatorio eta musika eskoletako 12 urtetik aurrerako ikasleak matrikulatu daitezke.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
2006-2007 ikasturtean musika ikasketak egin dituzten ikastegiaren ziurtagiria.
Eskabideak aurkezteko epea:
2007ko ekainaren 20ra arte. Agiriak helbide honetara bidali beharko dira: Vitoria-Gasteizko Jazzaldia, Floridako ibilbidea 3, 2.a D, 01005 Vitoria-Gasteiz; edo, maiatzaren 26tik aurrera, Amarica Plaza, 4 behea, 01005, Vitoria-Gasteiz.
Ikastaroaren egutegia honakoa izango da:
Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa (Honduras kalea, 1, Vitoria-Gasteiz)
Uztailaren 17, 18, 19 eta 20an, 10.30 - 13.30.
Matrikularen prezioa: 15 euro
Ostatua eta mantenua ikasleen kontura izango dira. Ikastaroa Vital Kutxan egindako banku-transferentzia bidez ordainduko da, 2007ko uztailaren 10 baino lehenago, Vitoria-Gasteizko Jazzaldiaren kontu korronte zenbaki honetan: 2097 0179 41 0005332983