Mintegirako izena eman ahal izango dute 2006-2007ko ikasturtean kontserbatorioetan instrumentu hauetako erdi-maila, edo Musika Eskolan 3. maila, egin duten edo egiten ari diren ikasleek: :
Tronpeta · Tronboia · Saxo-Klarinetea · Gitarra · Pianoa · kontrabazua · Bateria
Ezin bada prestakuntza akademikoa egiaztatu, curriculum vitae bidaliko da.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Kontserbatorioetako edo Musika Eskoletako ikasleek: musika ikastegi horretan egin duten azken mailaren egiaztagiria.
Gainerako ikasleek: curriculum vitae.
Eskabideak aurkezteko epea:
2007ko ekainaren 20ra arte. Agiriak helbide honetara bidali beharko dira: Vitoria-Gasteizko Jazzaldia, Floridako ibilbidea 3, 2.a D, 01005 Vitoria-Gasteiz; edo, maiatzaren 26tik aurrera, Amarica Plaza, 4 behea, 01005, Vitoria-Gasteiz.
Ikasleen mailaketa proba Juilliard Schoolak egingo du, uztailaren 15 eta 16an, Vitoria-Gasteizko Jesus Guridi Musika Eskolan.
Eskabideak aurkezteko epea:
Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa (Honduras kalea, 1, Vitoria-Gasteiz)
Uztailaren 15 eta 16an (mailaketa proba), 17, 18, 19, 20 eta 21ean
10.00 - 14.00 eta 15.30 a 17.30.
Matrikularen prezioa:
Ikasle aktiboak (instrumentuarekin): 190 euro
Ikasle entzuleak: 85 euro
Ostatua eta mantenua ikasleen kontura izango dira. Ikastaroa Vital Kutxan egindako banku-transferentzia bidez ordainduko da, 2007ko uztailaren 10 baino lehenago, Vitoria-Gasteizko Jazzaldiaren kontu korronte zenbaki honetan: 2097 0179 41 0005332983.