Stanley Clarke Quartet

Stanley Clarke-k jazz-rocka Return to Forever fusio talde handia sortu zuen, hirurogeita hamarreko hamarkadan, Chick Corea-ren ondoan.
Foto de artista

Stanley Clarke Quartet

Stanley Clarke-k jazz-rocka Return to Forever fusio talde handia sortu zuen, hirurogeita hamarreko hamarkadan, Chick Corea-ren ondoan. Baxu-jotzaile hau kokatzen da, Jaco Pastorius-ekin, bere tresnaren elektrifikazioaren arrakasta zeruetara jaso zituen bertutetsuen buruan. Orain formatu elektrikoa akustikoa bezala, baina era erabat akatsgabean, aldizkatzen ditu. Grammy hainbat sariko irabazlea, Stanley Clarke hirurogeita hamarretako soinua da, funkeko aitzindari bat jazz elektrikoa bistatik galdu gabe.


Byard Lancaster saxofoi-jotzaileak harekin Philadelphiako Showboat Lounge klubean jotzeko gonbidatu zuenean, bere debut profesionala egin zuen Stanley-ek 15 urteekin. Handik gutxira New Yorkera joan zen. Oso gaztetatik, Horace Silver, Art Blakey, Dexter Gordon, Joe Hedenson, Pharoah Sanders, Gil Evans y Stan Getz bezala handienekin jotzeko abagunea izan zuen. Bere trebetasunak baxuarekin ospea ekarri zion eta birak egiten eta “Sarrerak Agorturik” kartelak jarri zituen lehen fusio-baxu-jotzailea liderra izan zen. Stanley-ek beste musika-aukera batzuk esploratzeko ideiarekin jarraitu zuen eta Ron Wood eta Keith Richards (Rolling Stones ) edo Stuart Copeland-ekin (The Police) lan egin aparte, Marcus Miller eta Victor Wooten-ekin SMV proiektua garatu zuen.

Stanley Clarke Gasteizera itzultzen da bere talentua erakusteko, jada nabari geratu zena, 1984an duora beste kontrabaxu-jotzaile apartarekin eskaini zuen kontzertuan: Miroslav Vitous. Kontzertu hau inoiz egon den onenetako bat bezala gogoratzen da. Mendizorrotzan agertu zen azken aldia 2009an izan zen, Marcus Miller eta Victor Wooten-ekin batera.