| 2017 Uztailaren 11tik 15era

Informazioa

Prentsa oharra

Ruben Blades-en agurraren biraren hasiera eta emakumezkoen supertalde bat, Vitoria-Gasteizko 41. Jazz Jaialdian
Foto de noticia

Vitoria-Gasteizen, 2017ko Martxoaren 10an

  • Aurtengo edizioa Uztailaren 11tik 15era ospatuko da eta Ella Fitzgerald eta Thelonious Monk-i omenaldiak barruan izango dira
  • Asteazkena, Martxoaren 22an, sarrerak www.jazzvitoria.com

Vitoria-Gasteizen, 2017ko Martxoaren 10an. Vitoria-Gasteizko Jazz Jaialdiak bere berrogeigarren lehen edizioaren programa osatu du jada, uztailaren 11tik 15era ospatuko dena.

Mendizorrotza-ko publikoarentzat, Ruben Blades-en agurreko lekukoa izango dena, salbuespenezko gaua izatea hitzematen du uztailaren 15ak. Musika eta politikoa panamarrak Gasteizen hasiko du bere agurraren bira ia bost hamarkadako ibilbide bat ixten, produkzio lanak eta bere karrera politikoan kontzentratzeko. Blades kultura hispano-amerikarraren pertsona famatu aktiboenen bat da, 1970an abeslari eta konpositore bezala debuta egin zuenetik. 14 Grammy sariren jabea, 25 disko baino gehiago grabatu ditu, 35 filmetan parte hartu du eta, gaur egun, “Fear of The Walking Dead” serie ospetsuan arrakasta lortzen ari da.

Kontzertu hau baino lehen, historiko susmatzen dena, Woman To Woman proiektua aurkeztuko da, gaur egungo emakume jazz musikari hoberenetakoenek osatzen dutena. Sail erritmikoaren birtuositatea, Renee Rosnes pianoan, Noriko Ueda, kontrabaxuan, eta Allison Miller, baterian, haize instrumentu sail boteretsuarekin batera, Ingrid Jensen, tronpetan, Anat Cohen, klarinetean eta Melissa Aldana saxoan, Cécile McLorin-en ahots distiratsuarekin ezin hobe elkartzen dira. Zazpikote kosmopolita honek garrantzitsutzat jotzen du jazzean dagoen talentu femeninoa eta ekitaldi honek bultzatu nahi duena.

Vitoria- Gasteizeko Jazz Jaialdiak 2017ko bere edizioari gospel gau tradizionalarekin irteera emango dio, uztailaren 11, asteartean. Musika tradizional honen talde onenetako bat oraingoan: Chicagotik, The Brown Sisters.

Gitarrako amoranteek hitzordu saihestezina dute asteazkena 12an, tresna honetako bi bertutetsu apartarekin. Robben Ford-ek, artista emankorrak, gitarra-jotzaile askorentzako erreferentzia, gau-jaia irekiko du bluesa jazzarekin eta rockarekin konbinatzen duen soinu bereizgarriarekin. Sei soketako beste handi batek jarraituko dio: Larry Carlton, lau Grammy sarien jabea, denbora guztietako gitarra-jotzaile hoberenetakoa.

Omenaldiak

Urte honetan ospatzen da jazzaren historiaren bi izen handiko jaiotzaren mendeurrena eta Vitoria-Gasteizeko Jaialdiak tributua eskainiko die.

Lehen omenaldia iritsiko da 13, ostegunean, Thelonious Monk-i eskainitako gauean. Lehen partean, 1982an zendutako musika-brillantearen abestiak jo edo grabatu duten bost piano-jotzaile apartekoak: Kenny Barron, Cyrus Chestnut, Benny Green eta Eric Reed.

Eta gero, piano-jole musikari legendarioari omenaldia hoberena egin liezaiokeena, bere semea, TS Monk, bere aitaren musika-legatua Mendizorrotzara ekarriko duena, Monk sagaren energia eta kreatibitatearekin. Bere seikotea eta Nneena Freelon berarekin agertokian egongo dira.

Ella Fitzgerald edizio honetan gogoratuko den beste izarra da. Zuzenean Jazzaldiaren seigarrenean eta zazpigarren edizioetan (1982 eta 1983) ikusi ahal izan zuten zaleek, bere kantak gogoratuko dituzte. Aldi honetan, Patti Austin-ek uztailaren 15an gogoratuko dizkigu. 2002, New York-o abeslariak “For Ella” diskoa grabatu zuen, Grammy izendapen bat lortzen. Emanaldi hau baino lehen, Mendizorrotzako agertokian, hiru musikari osatzen duten hari proiektu interesgarri bat gosatzeko aukera izango dugu.

XXI Mendea eta jazz gehiago

Musikari gazteen proposamen hoberenak berriro batuko ditu XXI. mendeko Jazz atalak. Hasier Oleagak atala irekiko du, Jorge Rossy nazioarteko musikari katalanekin Konexioa osatzen. Azteazkena 12an, bere musika klasiko, kubatarra, jazz eta soul eraginak zabalduko ditu Printzipal Antzokian. Hurrengo egunean, Wynton Marsalis-en gomendio bat, Joel Ross bibrafonista, Raynald Colom-en laukotearekin. Ostirala 14an, Pat Metheny laukotearen kide bat entzuteko aukera izango dugu, Linda Oh kontrabaxu jolea. Eta, larunbatean, Theo Croker tronpeta-joleak, Doc Cheatham xelebrearen biloba, atalari amaiera emango dio.

Horrez gainera, Jazzaldiaren beste atal batean, Gauerdiko Jazzean, George Cables Trio-a eta JazzCare All Stars-ak egongo dira. Beste aldetik, Lucien Barbarin Street Band hiriko kaleak alaituko dituzte. New Orleans-ko tronboi-jolea munduko hoberenetakoa da eta sarritan Harry Connick Jr. taldean jotzen du.

Sarreren Salmenta

Egitaraua osaturik, edizio honen sarrerak eta abonamenduak Asteazkena, Martxoaren 22an, 10:30an, Jazzaldiaren www.jazzvitoria.com webgunean eta El Corte Inglés-eko denda guztietan eskuragarri egongo dira.

Hasierako promozioa bezala, Maiatzaren 1go arte, %15ko beherapena edukiko dute bai Uztailaren 12ko baita Uztailaren 13ko kontzertuen sarreren prezioek.

Ohi den bezala, arrazoizko prezioa duten abonamenduak eskaintzen ditu Jazzaldiak. Mendizorrotzarako abonamenduak 100 euro kostatzen du – 155 euro zenbakiduna baldin bada -; Principal Antzokirako berriz, 50 euro. Maiatzaren bukaeran, bai abonamenduak, bai sarrerak Jazzaldiaren dendan fisikoki euskaragarri egongo dira.