Gasteisko 31. Jazzaldia. Uztailaren 15tik 21era

Berriak

Norah Jones-ek itxiko du Vitoria-Gasteizko 31. Jazzaldia
2007ko Martxoaren 31an
Fotografía de Ornette Coleman

Norah Jones konpositore, abeslari eta piano-jotzaile estatubatuarrak itxiko du Vitoria-Gasteizko 31. Jazzaldia. Jones azken asteetan Estatu Batuetako salmenta sailkapenen lehen lekuan egon da eta Arabako Jaialdian uztailaren 21ean joko du. Espainian emango dituen bi kontzertuetako bat izango da.
Barruko ahots epelak, bere xumetasun eta talentu handiarekin batera, mundu osoa maitemindu du. Come Away With me lehen diskoarekin 20 milioi kopia baino gehiago saldu ditu eta 8 Grammy sari lortu ditu. Bere musikak jazz-a, soul-a eta country-a nahasten ditu. Gasteizen, Not too late hirugarren diskoa aurkeztuko du. Horrekin, hilabete baino gehiago Estatu Batuetako salmenta sailkapenen gorenean egotea lortu du.
Gainera, 2007. urtean (uztailaren 15etik 21era) Mendizorrotzako kiroldegian eta Principal Antzokian emanaldi paregabeak eta apartak eskainiko dira. Esaterako, Ornette Coleman saxu altua egongo da gure artean, Louis Armstrong, Charlie Parker, Miles Davis eta John Coltrane musikariekin batera, jazzaren berritzaile handienetako bat. Gasteizen, Espainian emango duen kontzertu BAKARRA eskainiko du. Une hauetan, bere azken diskoa, Sound Grammar izenekoa, kritikariek urteko diskotzat jo dute eta aldizkari espezializatuek historikotzat.
Vitoria-Gasteizko Jazzaldiaren 31. edizioa jazzaren beste mito batekin hasiko da: Tete Montoliu (Bartzelona 1933-1997), hil zenetik hamar urte igaro ondoren. Chano Domínguez piano jotzaile cadiztarrak jazzaldiari hasiera emango dio eta emanaldi osoa Bartzelonako maisuari eskainiko dio. Proiektu hori Madrilen jo zuen lehen aldiz duela gutxi baina Gasteizko Jaialdirako bereziki zabalagotuko du.
Emanaldia 2006ko talde onenarekin amaituko da: Dave Douglas, gaur egungo tronpetari berritzaileena; Joe Lovano, saxo tenor ikaragarria, azkeneko 15 urteetako hoberena, askoren iritziz; Miguel Zenón, saxo altuak hainbeste markatzen dituen Charlie Parker-en eraginetik itzurtzea lortu duena; Stefon Harris, une honetako bibrafonistarik hoberena; eta, gainera, Andre Hayward (tronboia), Renee Rosnes (pianoa), Matt Penman (kontrabaxua) eta Eric Harland (bateria). Nazioarteko jazzaren onena biltzen duen all star-a.
Asteazkena, Niño Josele eta Buika musikarien gaua izango da. Lehenengoak Paz izeneko lana aurkeztuko du, Bill Evans-i egindako omenaldia. Proiektu horrek zedarri bat markatu du gitarraren lengoaian. Fernando Truebaren esanetan, “Niño Joselek Bill Evansi eta edertasunez hunkitzea beste asmorik ez  duen musika batera hurbiltzen diren guztiei idatzitako maitasun eskutitza da”. Gasteizen, Niño Josele ESKLUSIBA moduan Joe Lovano saxo tenorrak lagunduta arituko da.
Buika, urteko artista berri nabarmenena izan da eta Mi niña Lola diskoarekin arrakasta zerrenda guztiak hautsi ditu. Berarengan, Afrika, jazza, soula, hip hopa, tangoa, kopla eta flamenkoa ezin hobeki nahasten dira.
Gaua amaitzeko, Mendizorrotzako agertokian jai amaiera handia egingo da; Niño Josele, Buika eta Joe Lovanori, Antonio Serrano harmonika jotzailea batuko zaie.
Orain dela sei urte, Jazzaldiaren 25. urteurrenean, e.s.t. “nahitaez ezagutu beharreko talde bat” zen, baina oraindik ezezaguna. Orain, Europako talderik sendotuena da, eta kontinente guztian disko gehien saltzen duena. Horiek emango diote hasiera ostegun gauari.
Eta, ostiralean, gaua Ornette Coleman handiarekin hasiko da eta azken urtean sari gehien jaso dituen artistarekin amaituko da: Dave Holland-ekin. Zenbait urtez Down Beat aldizkariko kritikariek eta irakurleek kontrabaxulari hoberena bezala aukeratu dute, bere boskotea jazz talde hoberena bezala, eta bere Big Band ere hoberena bezala. Boskotea, sortu zenetik pasatu diren hamar urteetan, jazzeko erreferentzia talde bilakatu da.


Informaciones adicionales

  • Paseo de la Florida 3, 2º D · 01005 · Vitoria - Gasteiz | Tel: 945 141 919 | Fax: 945 130 287
  • Del 30 de Mayo al 19 de Julio | Oficina de Turismo: Plaza General Loma 1. Bajo | jazzvitoria@jazzvitoria.com