Gasteisko 31. Jazzaldia. Uztailaren 15tik 21era

Berriak

Ornette Coleman, Niño Josele, Buika, Joe Lovano eta Dave Douglas Gasteizko 31. Jazzaldian
2007ko Otsailaren 16an
Fotografía de Ornette Coleman

Urtero astebetez, Gasteiz jazzaren munduko hiriburu bihurtzen da New Orleansen ordez. Nazioarteko erreferentziagune, 2007an Vitoria-Gasteizko Jazzaldia 31. aldiz aurkezten da jendaurrean, Espainiako ospe handieneko jazzaldia eta bertako musika munduko ezin utzizko bilgunea izatera helduta.

Uztailaren 14tik 21era, artistarik hoberenak, jazzaren zale amorratuak eta, oro har, musikarik hoberenaz beteriko aste bat galdu nahi ez duten guztiak bilduko dira Arabako hiriburuan.

Lau agertoki, mintegi bat, brass band, jam sessions… gauez eta egunez jazz hoberenaz gozatzeko aukera ematen duen egitarau zabala. Goiz-goizetik, musika hiriko kaleetatik ibiltzen da. Arratsaldean Principal Antzokian biltzen da eta gauean Mendizorrotzeko kiroldegian eta hainbat klubetan gainez egiten du.

Gasteizen sekretua? Izen ospetsuak eta datozen urteetan musikaren historia egingo duten izenak elkartzea. Etorkizuneko musikariak inork baino lehenago aurkeztea. Bobby McFerrin, Roy Hardgrove, Madeleine Peyroux, Jaime Cullum… lehenengo aldiz Gasteizen aritu ziren. Eta Sonny Rollins edo Wynton Marsalis Gasteiztik pasatutako azken handiak dira… eta baten bat -Marsalis alegia- La Florida ibilbidean gelditu zen estatua moduan, eta bere pasaeraren lekukotasuna utzi zuen, hiri honi eskainitako suite baten estreinaldiaz.  

Azken finean, jazzaren alaitasunak eta gauekotasunak Arabako hiriburuaren berdea urdinez eta beltzez margotzen duten zazpi egun. New Orleansek jazzaren munduko hiriburuaren titulua Vitoria-Gasteizi uzten dion aste bat, bertan biltzen baita munduko jazz hoberena.


Informaciones adicionales

  • Paseo de la Florida 3, 2º D · 01005 · Vitoria - Gasteiz | Tel: 945 141 919 | Fax: 945 130 287
  • Del 30 de Mayo al 19 de Julio | Oficina de Turismo: Plaza General Loma 1. Bajo | jazzvitoria@jazzvitoria.com