Estreinaldia dugu www.jazzvitoria.com webgunean; diseinu berria, argiagoa eta erabiltzen errazagoa.
Diseinu berriak irakurketa errazten du eta irakurleen arteko harreman zuzena bultzatzen du. Gainera, eta lehenengo aldiz, Gasteizko Jazzaldiaren webgunera edozein tresna mugikorren bidez sartu ahal izango da (mugikorra, pda…) eta erabateko irisgarritasuna izango du edozein eratako ezintasuna duten pertsonentzat.
Hala, eta beste aldaketa batzuen artean, ikusten denari garrantzi handiagoa eman zaio. Menua, bertikala izatetik, horizontala eta hedagarria izatera igaro da, azal orriaren lekua hobeto aprobetxatzeko. Azal orria lau eduki ataletan banatzen da eta irudi-letren neurria asko handitu da, hobeto ikusi eta irakurtzeko.
Helburua da Jaialdiaren egunean eguneko gauza guztiak lehen orrialdetik bertatik jakin ahal izatea.
Azkenik, zure leialtasuna eskertzen dugu, www.jazzvitoria.com, urtean 10.000.000 bisita baino gehiagorekin, Espainiako jazzean erreferentzia bihurtu baita.
Gure webean nabigatzea, apurka apurka, gero eta erosoago egingo zaizuela espero dugu.