Gasteisko 31. Jazzaldia. Uztailaren 15tik 21era

Edició 2007

EGITARAUA

Mendizorrotzako Kiroldegia

Uztailaren 17a (Osteguna) · 21:00 · 26 euro

CASSANDRA WILSON
Marvin Sewell, gitarra
Jonathan Baptiste, teklatuak eta pianoa
Reginald Veal, kontrabaxua
Herlin Riley, bateria
Lekan Babalola, perkusioa

NEW YORK, MISSISSIPPIAREN IBAIERTZEAN
Begira iezaiozu: Jackson-en, Mississippiko estatuan, inoiz jaio den izakirik ederrena. Jantzi estanpatua, bota bakeroak, tindatutako ilehori kizkurduna, gitarra eskuetan duela, bohemio distriratsua. Baliteke prestakuntza artistikoa New Yorken jaso izana, baina oraindik ere lur gorri hezearen lurrina dario, Estatu Batuetako musikaren Ama Ibaiarena. 

Cassandra Wilsonek (1955) kobrea irabazi zuen M-Base kolektiboaren esplorazioei esker eta JMT-en hasierako disko zaporetsuak grabatu zituen. 90eko hamarkadan Blue Note Records-en sartu eta bere jazz oinordekotzan, bere kantautore errepertorioan eta hegoaldeko mitoaren errebindikazioan oinarritutako proiektu bati ekin zion arte.

Ama Teluriko gisa ikusi beharrean funtsezkoa da bere ikusezinezko materia antzematea, 1998ko Travelling Miles hori, (tronpetarik erabili gabe!) Miles Davis gogora ekartzen diguna, dastatzea. Ogro zaharrak irribarre erdibideko bat egingo zukeen: hark standards-en, instrumental hegodun bihurtzen zituen haien, esentzia lortzen zuen moduan, Cassandra Wilson Blue in green-iedota Run the voodoo down-i letra jartzera ausartu zen.

Garun merkatuteknikoek, crossover-arenpotentzial komertziala zela-eta, pop abestiak jazzeatzea beharrezkoa zela erabaki aurretik, Cassandrak errepertorio pertsonala taxutu zuen, Dylan eta Monkeeak zein Robert Johnson eta Joni Mitchell aurkezten zizkiguna. Bere diskoek Strange fruit-en lehenaldi izugarritik Tupelo honey-ren fantasia sentsualera bitarteko jauzia egin dute, Jobim-en sentsualtasunetik Jimmy Webb-en narratibara.

Jazzeko hainbeste printzesaren sormen eskasiari kontrajarrita, Cassandra Wilsonek elkartze guneak sortzen eta egiturak oratzen ditu. Bere musikak ezinezko perkusioz betetako orainaldi organiko batera jotzeko joera du. Mundu horretan funkak akustikoa dirudi eta bluesak ametsez eginak daude. 1995ean kaleratu zuen diskoaren arabera, bera Ilargi berriaren alaba zen; gero, Eguzkiaren zilborra-ren aldera begiratu zuen. Berak badaki, berak nahi du, berak ahal du.
 
Diego A. Manrique

<< Egitauara Itzuli

Egitaraua Imprimatu

Informaciones adicionales