Gasteisko 31. Jazzaldia. Uztailaren 15tik 21era

Edició 2007

EGITARAUA

Mendizorrotzako Kiroldegia

Uztailaren 16a (Asteazkena) · 21:00 · 26 euro

JAVIER LIMÓN
Artista gonbidatua: Buika
Lankidetza berezia: Horacio “El Negro” Hernandez
Javier Limon, gitarra eta musika zuzendaria
Ivan “Melon” Lewis, pianoa
Horacio “El Negro” Hernandez, bateria
Daniel Noel, baxua
Piraña, perkusio latindarra
Ramon Porrina, perkusio flamenkoa
Carlitos Sarduy, tronpeta
Mandela, tronboia
Roman Filiu, saxo altua
Inoidel Gonzalez, saxo tenorra

JAVIER LIMON

Plazera eta nagusitasun teknikoa elkartzen direnean emaitza hutsezinezkoa izan ohi da. Irudipena dut Javier Limon txikia zenean zentzuaren termitan erori zela eta urtetan zehar bere inspirazioari eta sentsibilitateari grazia egoeran dauden eta konpainiarik onena izan daitezkeen musikari handiak gehitu dizkiela. Oraingoan bazter guztietatik plazera darion talde berri batekin dator. Limon hodeiak hartu eta haiengandik doinuak lortzeko gai den musikari-produktorea da, ametsak, eta batzuetan baita zoriak ere, musika bihurtzen dituena. 

Orain duen taldean IVAN  "MELON" LEWIS-ek pianoa jotzen du eta berorrek zalantza izpirik gabeko deskarga eta konplexutasuna ditu. ISRAEL SUAREZ "PIRAÑA"-k eta RAMON PORRINA-k perkusio latindarra eta flamenkoa jotzen dituzte. Beren ADNa Espainiako musikaren historia dela esan genezake. Kubako sugarra behin betiko pizteko INOIDEL GONZALEZen saxo tenorrak, ROMAN FILIUren saxo altuak, MANDELAren tronboiak eta CARLITOS SARDUYren tronpetak haize atala osatzen dute. Baxuan  DANY NOEL dago, paregabeko ahots baten sekretua ezkutatzen duena. Era hori gutxi balitz, gonbidatuak BUIKA eta HORACIO "EL NEGRO" HERNANDEZ dira. Lehendabizikoa gure kanta-testuinguruko pertsonaia interesgarrienetarikoaren rantxera eta jazz ahotsa dugu eta bigarrena, berriz, Kubako eskoletan ospitaleko erradiografia zatiekin puskatutako bateria konpontzetik gaur egungo bateria jotzaile handienetarikoa izatera igaro dena. BEBO eta CHUCHOrekin batera igoko dira agertokira, eta hori Pradoko Museoko Velazquez gelan margotzearen parekoa da. Eskuak baina ez die dar-dar egingo, beste gauza batzuen artean Limon eta bere ingurukoek jakin baitakite mundu honetara gainerakoak ondo pasaraztera etorri direla.  Eta horrek beti du bere saria.
 
David Trueba

<< Egitauara Itzuli

Egitaraua Imprimatu

Informaciones adicionales