Gasteisko 31. Jazzaldia. Uztailaren 15tik 21era

Edició 2007

EGITARAUA

Mendizorrotzako Kiroldegia

Uztailaren 14a (Astelehena) 21:00etan · 15 euro

Parov Stelar
Parov Stelar, platerak, programak eta sintetizatzaileak
Markus Ecklmayr, saxoa
Eva Klampfer, ahotsa
Stefan Hölzl, baxua
Andreas Lettner, bateria

Jazzaldiaren saio elektronikoan ikusi ahalko dugun beste artista Parov Stelar da. Austriatik dator, bere egiazko izena Marcus Füreder da eta, aitor dezagun, Erdialdeko Europako elektronikak gordetzen duen sekreturik handienetakoa da. Talentu berri baten gisara hasi zuen bere ibilbidea, jazzaren eta elektronikaren arteko enpatia bilatuz. Bere musikak maiz jazz klasikoaren sampler-ak jorratu izan ditu elektronikaren erritmoekin batera. Tenpo konposizioak sortu ditu eta baita nujazz-etik hurbilago dauden beste sentsualago batzuk ere; azken horiek dira, beharbada, bilduma ugariei esker bere laneko ezagunenak.
2004an hasi zuen bere karrera diskografikoa, Primavera-rekin batera. Berau Ep bat zen, Rough Cuts bere debuteko albumaren aitzindaria. Bere bigarren lana Seven and Storm izan zen. Eta hirugarrena eta guztietan berriena, berriz, Shine. Egia esan, bere azken produkzioan, Flame of fame deituriko Ep-an, tonu bizkorragoa darabil eta, horrela, konposizioren batean edo bestean breakbeat-era eta elektrora urreratu da. Parov Stelar jazzaren askatasunaz eta housearen eta breakbeataren erritmoez baliatzen da bere musika egiteko. Bera zuzenean ikusteko aukera, noski, paregabea da.
Doinuekiko eta talentuarekiko errespetua, berotasuna eta dotorezia eskainiz bi alor horietatik onena aprobetxatu nahian, topa dezakegu bere lanetan. The Last Dance bezalako konposizio onenetarikoetan, baxu-linea eraginkor batez osaturiko oinarri xume baten gainetik jazzy pianoa nabarmentzen da, musikari austriarrarentzat sentsualitate maila baten katalizatzailea den une berean. Espero dezagun hori berarekin dugun hitzorduan ere ikusi ahalko dugula. 

Tomás Fdo. Flores

<< Egitauara Itzuli

Egitaraua Imprimatu

Informaciones adicionales