Gasteisko 31. Jazzaldia. Uztailaren 15tik 21era

Edició 2007

EGITARAUA

Armentiako Zelaiak

Uztailaren 13a, igandea· 18.00etan · Sarrera Doan


NUEVA ORLEANS
PICNIC

DR. MICHAEL WHITE & STEAMBOAT JAZZ BAND

Dr. Michael White, clarinete
Félix Pedrosa, clarinete y Saxo Tenor.
Koldo Martínez de Luko, trompeta.
Igor Olalde "Bena", trombón.
Xabier Moraza, piano.
Ricardo Angulo, tuba.
Iñigo Zarate "Flon", contrabajo.
Jose Miguel Nanclares "Masa", batería

FUNK OFF

Paolo Bini, Luca Poggiali, Emiliano Bassi, tronpetak
Tiziano Panchetti, saxo altua
Andrea Pasi, Claudio Giovagno, saxo tenorrak
Dario Cecchini, Giacomo Bassi, Nicola Cipriani, saxo baritonoak
Giordano Geroni, tuba
Francesco Bassi, kaxa
Alessandro Suggelli, bonboa
Luca Bassani, platerak
Daniele Bassi, perkusioak

Armentiako piknika aurten 2003an jazza basilikaren inguruko zelaietara dohainik eramateko ohitura berri eta osasuntsua sortu zenetik egin den piknikik dibertigarrienetariko bat izango dela dirudi. Beharbada heterodoxenetariko bat ere izango da, izan ere, New Orleansera eramaten espezialista den Gasteizko talde bat (Steamboat Jazz Band) arituko da hiri hartako jatorrizko maisu handietariko batekin (Michael White doktorea), eta jardunaldia bukatzeko, 15 italiarrez osatutako Funk Off taldeak joko du. Ikaragarrizko erritmoa dauka eta kanon guztietatik kanpo geratzen da.

Bukaeratik hasiko gara; Funk Offeko kideak sailkatzea zaila da, hortaz, hobe da beren autodefiniziora jotzea: “funky musikako marchin’ band bakarra eta paregabea”. Eta egia da, horixe da haiengandik espero dezakeguna hoberen deskribatzeko modua.
New Orleanseko musikaren zentzu ludikoa eta jendearekin kalean konektatzeko gaitasuna bereganatu dute. Baina beren estiloak ez dauka zerikusirik Mississipi ibaiaren inguruetakoarekin. Besteak beste, italiarrak direlako, eta oso italiarrak gainera. Zehatzago esateko, Florentziatik hurbil dagoen Toscanako Vicchio izeneko herritxo batekoak dira. Hantxe hasi ziren duela hamar urte proposamen oso desberdinarekin talde gisa jotzen.
Funk Offeko kideek zenbait talde italiarrengandik ezagutza batzuk eta batez ere, erritmoaren oso zentzu anglosaxoia bereganatu dutela eta James Brown, George Clinton edo Maceo Parker eta baita Frank Zapparekin edo egungo hip hoparekin nahasten dutela diote. Ez da gutxi.
Beren konposizio guztiak dira jatorrizkoak, beren burua den Darío Cecchinik konposatu eta egokituta daude eta mugitzeko gogoa pizten dute. Ez soilik bikaintasunez gauzatzen duten musikagatik, baita koreografiagatik ere. Taldeko 15 kideak aritzen dira saltoka, dantzan, etengabe mugitzen, entzuleria animatzen… Ikuskizun hutsa dira. Horregatik konektatzen dute azkar jendearekin, bai antzeztokian (Armetiako piknikean, adibidez), bai kalean bertan. Astelehenetik asteazkenera Gasteizko hirigunetik ibiliko dira, New Orleansko brass banden moduan. Baina musika oso desberdinarekin. Benetan ikaragarriak dira.
Antzeztokian eta grabaketa estudioan big band bat dirudite beren soinua eta beren egokitzapenen landutasunagatik. Baina kalera jaisten direnean, txaranga jantzia jartzen dute eta pozarren ibiltzen dira jendeak inguratzen, txalotzen eta jarraitzen dienean. Eta gainera, James Brownen ondorengoak dira musika ulertzeko moduagatik. Eta hori gutxi balitz, latindarrak dira. Guztia aldi berean. Faktore horiek guztiak koktelera batean nahastean emaitza sutsua lortzen da. Hainbeste, non konpainia diskografiko handietariko bat erakartzea ere lortu baitute, Blue Note, hain zuzen. Funk Off da bere zerrendan sartu duen lehenengo brass banda da. New Orleans edo Iparramerikako taldeek lortu ez dutena toscanar batzuek lortu dute.
Gasteiztik igaro ondoren, Fun Offen jarraitzaile eta miresleen taldea asko ugarituko da.

Funk jaia baino lehen, klasizismoa eta tradiziozko jazza egongo dira. Armentiako entzuleriak New Orleansko estilorik ortodoxoena izango du. Michael White doktorea Armentiako zelaietako antzeztokian bi aldiz egona da dagoeneko. Akademia hutsa da. Klarinetea jotzeko sentsibilitate eta teknika sinesgaitza dauka. Unibertsitateko irakaslea da, jazzaren tradizio eta sustraien aditu bat, bere aurrekari musikarien mireslea, klasikoak erraztasun harrigarriarekin interpretatzen ditu (eta gainera, gaztelania menperatzen du) eta New Orleansko espiritua eraman eta eguneratzeko gai da. Zalantzarik gabe, Mississipiko musikari enbaxadorerik onenetariko bat da. Duela gutxi, maiatzean, Estatu Batuetako folk eta tradiziozko arteen munduko saririk garrantzitsuena eman zioten. NEA sariekin bere “bikaintasun artistikoa eta Iparramerikako kultura ondareari egin dion ekarpena” aintzatetsi dute.
Michael Whiten klarineteak urruma eta laztandu egiten du. Bere izaera adeitsua, atsegina, oso hezibide onekoa, antzeztokian sentsazioak transmititzeko modura eramaten du estilo gozo eta garbiarekin. Baina noski, New Orleansko musikak berezko duen poztasunarekin, “oin zoriontsuen” soinuarekin, alegia.
White doktoreak bakarka joko du Gasteizen. 2006an bere laukotearekin etorri zen, baina egiatan konpainia onekin jotzen ohituta dago. Bere ibilbide diskografiko luzean sarritan aurkitu dugu New Orleansko musikaririk ezagunenen artean. Adibidez, egin berri duen azken diskoan, Blue Crescent izenekoan, Nicholas Payton tronpeta-jolea eta Lucien barbarie tronboi-jolea azaltzen dira, besteak beste.

Armentian Gasteizko talde batekin azalduko da, New Orleansko ohiturazko musikan espezializatuta dagoen talde bakarrarekin. Steamboat Jazz Bandeko kideek 2003 inguruan zelaietako piknikeko kontzertuei hasiera eman zieten. Michael Whiten aurretik jo zuten, hain zuzen. Orduan ezin zuten ezta pentsatu ere antzeztokian harekin batera arituko zirela. Steamboat (lurrun-itsasontsi inglesez) taldea bost urte geroago helduago bilakatu da. Klasiko zaharren errepertorio zabal bat bereganatu du, eta beti eman die lehentasuna jazzaren haurtzaroan estilo berri bat asmatu zuten aitzindariei. Eta argi utzi du New Orleansen jatorri-deiturako estilo horrek indarrean egoten eta gaurkotasunezkoa izaten jarraitzen duela. 

Eduardo Ortiz de Arri

<< Egitarauara Itzuli

Egitaraua Imprimatu

Informaciones adicionales